1. |
Aditu bihurtuak
01:58
|
|||
oharkabean aditu bihurtuak
aldeko eta kontrakoak neurtzen
inor ez doa zamarik gabe
hitz hanpatuak bildumatzen
zabal begiak
mapa berriak tolestuta datoz
ez da biderik
norberak ireki behar dituelako
|
||||
2. |
Bigarren itzala
04:27
|
|||
harridura-ikur gehiegi
horma zuri nekatu hauetan
harridura-ikur gehiegi eta nahikorik ez
arrisku-ikurrak dira gehiegi
mina-zelai bukoliko honetan
arrisku-ikur gehiegi eta nahikorik ez
denontzako nahikorik ez
hemen da
bigarren itzal bat bezain leial
hemen da: indiferentzia
garaile isila
mundua saretik zaintzen
galdera-ikurrak dira gehiegi
betiko lau akordeen atzean
galdera ikur gehiegi eta nahikorik ez
denontzako nahikorik ez
beroki heze baten antzera
azalera temati itsasten
beroki busti baten antzera
ekaitzari ekaitza eransten
|
||||
3. |
Lemak, aingurak
03:32
|
|
||
pozik zirudien euriaren etorbidean
lorategiak zapaltzen eman dugu gaua
harlauzen gainean oin-hutsetan saihesten
euskaldunak dantzan jartzeko trabak
gure beldurren lema astuna hartu
pozik zirudien hodei ilunen erresuman
poliki biluzten eman dugu gau osoa
hasia da marrazten teilatuen ingerada
ekarri marrubiak ezpainetara
gure beldurren lema astuna hartu
eta lotsaren aingura hondoratu
haize boladen mende bizi: izan
botoirik sakatu ez tarte luze batez
helbide oro ahaztu
dena dekoratu bat dela onartuta
azalen itun ero bat sinatu
pozik zirudien euriaren etorbidean
poliki biluzten eman dugu gaua
|
||||
4. |
Poligrafo bakarra
04:13
|
|||
ikasteko presa daukat eta
artisauaren marmolezko egonarria
kalera baino lehen
guztion antzera
eguneko maskara aukeratzen
distortsioari itsatsita
barneko galderei entzungor egiteko
edo horiek denak behingoz
kolpe bakar batez erantzuteko
denbora da poligrafo bakarra
beste dena aieru
pozik nire aitzuloan
zu lo han nire ametsen ziloan
han estalaktitak, urteen letaginak
hegan joan ziren beldurrak
nire kanturik onenak
denbora da poligrafo bakarra
beste dena aieru
ez eska aholkurik
pasioa da hemen exigitzea zilegi den gutxieneko hori
|
||||
5. |
Bele erraldoia
03:32
|
|||
bele erraldoi bat pausatu da
mahaiaren gainean
zuen artean du kabia
maite ditu apurrak
bele erraldoi bat
isilunez beteta sabela
hegalak zabal-zabal
bi orratz-buru ninietan
zerbait esan nahiean
sutxakurrak bezala
bertan begira
bertan
bele erraldoi bat pausatu da
mahaiaren gainean
hegalak zabal-zabal
bi orratz ninietan
mahai-oihalaren zurian
benetan deigarria
zerbait esan nahiean
gero joateko hegan
daukazuna bazara
orduan ez daukazu ezer
daukazuna baino ez
dena duzu galtzeko, laguna
dena duzu galtzeko
|
||||
6. |
Helduleku guztiak
03:44
|
|||
batzutan gogoratzen naiz ahazteko beharraz
entzuten uzten ez digutenen ardailaz
sarri gogoratzen naiz amaia egañaz
bakr anaien baloi zulatuaz
sasikume aldraz
hemen zegoen zinema ttipi hartaz
zure hitzen ausentziaz
buruz ikasi genuen espetxeen izenen zerrenda luzeaz
sarri akordatzen naiz disko urdin hartaz
akorde sinple baina hunkigarriez
grabitatea baino ez dago hor kanpoan
dena dago orain erortzeko zorian
batzutan gogoratzen naiz eta bestetan ez
nahiak eta domaiak tematiak direnez
sarri akordatzen naiz etorkizunaz:
gaur + gaur + gaur + gaur + gaur + atzotik tanta bat
grabitatea hor kanpoan
dena dago erortzear maitea
urtu ziren helduleku guztiak
|
||||
7. |
26 segundotan
05:19
|
|||
gazte eder batek bota dio begirada
NAN-aren bere argazkitik
-denboraren ankerra-
hoteleko neskak dio:
“ya está lista su habitación
una suite con vistas al mar
al mar de sus problemas”
castellano garbian
ulertzeko moduan
zinez luzeak izango dira datozen orduak
zinez luzeak
maleta eskuetan
igogailuan gora egin behar
etimologiari errespetua zor zaionez
ahaztu egin nahi duen zenbakia dauka logelak
ahaztu egin nahi duen modu berean
berak eskatua dela
mobila begiratzen enegarrenez
inor ez da beraz gogoratu azken 26 segundutan
aspaldian
oraindik ez daki baina
dagoeneko hartua du
hura egiteko erabakia
erreza bailitzan
oraindik ez dakien arren
oraindik ez
|
BERRI TXARRAK Lekunberri, Spain
Formed in 1994 in Lekunberri (Nafarroa, Basque Country), BERRI TXARRAK boasts a discography currently featuring seven records and a documentary film, each of them a milestone in the band’s unstoppable progression. BERRI TXARRAK (translation: Bad News) has set out from the Basque rock scene to conquer the world through constant international touring. ... more
Streaming and Download help
If you like BERRI TXARRAK, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp