1. |
Zerbait asmatuko dugu
01:42
|
|||
hozkailua marmarka
ezin lorikan hartu
biharko egunak ere 24 ordu ditu
dei baten esperoan zaude
ez da iristen
noiztik da zure bizia
atzera-kontu bat bihurtu zela?
abisua buzoian
asteko mehatxu
alabak dio: ama
zerbait asmatuko dugu
dei baten esperoan zaude…
atzera-kontu krudel bat
ta inoiz geratu daitekeenaren
itxaropen mailegua:
zer da ba bitzitza hau?
zer?
|
||||
2. |
||||
gauzak gordin daude hemen
sukaldarien herrian
minbizi atsegin bat da zuen irria
heriotz jasangarria
bizi ongizatea
gu baino okerrago dagoenik bada
dena berdin dago hemen
aldaketen herrian
bertako etxe-tresnekin garbitu banderak
porroterako aukera guztiak eskura
odol urdina eskoletako tintatzat
eta esaidazu arren noiz hasi ote ginen
hutsik dauden kutxak taigabe irekitzen
|
||||
3. |
Orain norbait zara
01:57
|
|||
susmoa banuen baina
argitu didazu zalantza:
denok baino gehiago dakizu
batzuekin txalo errezeko
beste guztiak larrutzeko
lagunak egoki aukeratu
lezioak ematen disfrutatzen dutenen kerua
pose bat, pose bi
iragan cool bat berreraiki
sutxakurren distira daukazu
sorbalda aldean zimiko
atzetik labana sartzeko
gaur egun etorkizuna duzu
aholkuak ematen disfrutatzen dutenen
gero eta antz handiagoa hartzen zoaz
beste orojakile sinple bat
gabon
|
||||
4. |
Hitzen oinarri ahula
02:00
|
|||
joko honen arauak aspaldian
zeuk bakarrik jartzen dituzunean
jakin nahi nuke
irabaztea
zer den zuretzat
ikara haizatzea denean
etekinei eusteko bide motzena
jakin nahi nuke
bakea bera
zer den zuretzat
pertsonekin ere
jabetza bezalako hitzekin aritzean
jakin nahi nuke
maitasuna
zer den zuretzat
|
||||
5. |
Xake-mate kultural bat
01:59
|
|||
erdeinuari barre
onenak ginen horretan
ia lortu zenuten
mundu guztia ohitzea
arazoak ikusten
aukerak dauden tokian
geroak zaituztela setiatuko
xake-mate kultural batez
ez duzue hitz bat bera ulertuko
zaharkiturik
eta gorde betiko destaina
zeuen kutxa gotorretan
hortxe egongo da garaikur tristea
nostalgiak erasatean
gogoratu onenak ginela horretan
|
||||
6. |
Bigarren eskuko amets
04:25
|
|||
antzeko gauzen atzetik denok gauean
sute historiko bat, larrialdi irteera
etxera eramango gaituen norbait
galdera askorik egin gabe ahal dela
hartzazu nire poesia
bigarren eskuko amets
aitortu: buruarekin txortan
zakilarekin pentsatzen
irudikatu duzula jendea
zure ezpainak irakurtzen nenbilen
hartzazu nire poesia
lerro okerretan nire gabeziak
bi mila izen eta zure begiak
ihintzaren ezizen
dena hormatzen
dena argitzen izotz beltz moduko batez
bakardadeari izkin egiten
non bizi garen ez baleki legez
hartzazu nire poesia
lerro okerretan nire gabeziak
bi mila izen ta zure begiak
bigarren eskuko amets
|
BERRI TXARRAK Lekunberri, Spain
Formed in 1994 in Lekunberri (Nafarroa, Basque Country), BERRI TXARRAK boasts a discography currently featuring seven records and a documentary film, each of them a milestone in the band’s unstoppable progression. BERRI TXARRAK (translation: Bad News) has set out from the Basque rock scene to conquer the world through constant international touring. ... more
Streaming and Download help
If you like BERRI TXARRAK, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp