We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Eskuak / Ukabilak

by BERRI TXARRAK

/
1.
Oihu 03:09
Haien berri onak gure berri txarrak direlako haien ametsak guretzat ametsgaizto direlako Oihu egin nahi dut arima urratu arte ixiltasunaren ozenez gure egiak ere haienak bezainbeste balio dezake Haientzat berria dena ahituta zaigulako haien hitz politek beti iraintzen gaituztelako Oihu egin nahi dut arima urratu arte ixiltasunaren ozenez gure egiak ere haienak bezainbeste balio dezake Gurtzen ari diren jainkoetarik inork ez gaituelako inolaz salbatuko ulertezin zaien oinazetik: libertade ezatik.
2.
Ebidenteegia 03:41
Ebidenteegia zure egia agian, agintari nagia ebidenteegia dejà vu etengabia bizi dugun herrian eta erreza da komeni den norabide horretan amorrua bideratu eta hurrengorarte. Hitzak. Ebidenteegia zure egia agian, agintari nagia ebidenteegia dejà vu etengabia bizi dugun herrian eta erreza da mikrofono urdinetatik lasaitasun hitz arroxak jaurtikitzea. Galderak aldatuz bakarrik lortuko dugu gakoa datekeen erantzun putakumea. Hemen batzu jada hasiak baikara ezintasuna onartzen ustezko jainkoak gugan ez duela ezer ere sinisten. Ez dugula hitzik nahi. Galderak aldatuz bakarrik lortuko dugu gakoa datekeen erantzuna.
3.
Ez dut nahi 03:25
Gertu da eguna non herri honek ahaztuko dituen bere izena ta helbidea eta akats likorez hordi nekez aurkituko dugu etxerako bidea galbidea Gertu da eguna non heriotzaren korredore baten topatuko garen funtsezkotzat hartu genuen besarkada bat defendatzearren nola garen Gertuegi eguna ezen tekno musikak soilik mugiaraziko duen gazteria non kaleko euria eta zure begiak deskriba ahal daitezkeen nola garen Ta nik ez dut nahi bertan egon
4.
Pangea 03:09
Hitzak bilatzen aurkitzen saiatzen nola edo hala adierazteko zer egiten duten hemen horrenbeste gorpu kolore beretsukoek Pangea garaia aspaldi izan zen ez du zentzurik oroitze hutsak baina zer edo zerk esaten dizu ekidin zenezakeela zerbait Ta hondartzek ez dute nahi errugabeen hilerri izan Mundu zatiak banaka hesitzen mundua desorekatuago injustiziara ohitzea baino gaitz kutsakorragorik ez dago herrialde aberatsen dominak pilatuz jasotako murruak itsututa ez duzue ikusten handinahi honen ondorioak Ta hondartzek ez dute nahi errugabeen hilerri izan Pangea Honek eztanda egin behar du
5.
Biziraun 04:08
Ezagutzen ez dudan herri batean bapatean, ixilean bezala agertu naiz kafetegi barrura sartu, lekua hartu eta nire ingurura begiratzen jarri naiz bikote bat muxuka mundua desafiatzen bizitza xurgatzen muxuz-muxu maitasuna puzten ez dute besteentzako lekurik apenas uzten telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz... Nahiz eta albisteek, berri guztiek, berri gehienek hortzak erakusten dizkioten zorionari, zorion apurrari Sanzek ezetz, ezetz euskarari hiru palestinar zulora, real madrilek gola arma tiro pum, atxilotu lotuak edonon eta galdetzen dut zer ote den hau bizi ala iraun, bizi ala iraun, biziraun zu barik Noizean behin barregin bakoitzak bere ikarak gordetzen ditu berekin halakoak gara ezinegona, zulo sakona sentitzen dudana ez da batere ona batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz gaizki nabilela ohartzen naiz kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi... Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura altxa aingura eta bakarrik atera nahiko nuke kanpoko mundura baina kosta egiten zait, kosta egiten zait, bai ta ez naiz ari, ez naiz ari damu eta erruei buruz hainbat zauri irekirik ditut horixe da dena, barkatu Behin idatzi zenuen elaberri hura nire poemengatik trukatu nahi nuke jakiteko behingoz ni sufritzen ari nintzen bitartean zu zertan ari zinen zertan ari ote zinen Dirudizun bezain zoriontsu izan zaitezen opa dizut
6.
Zirkua 02:23
Pailazo korbatadunak benetako pailazoak iraintzen iritzi behartuen zirko mediatikoan hitzaren malabaristak baditugu baita ere ta animalia basatien domatzaile kaskodunak Ongietorri gure zirkura Irudi txukunaren kable kilinkatsuan lasaitasun itxurazko funanbulistak azpian badaezpada ere sarea dutela emakume bizarduna, nano biboteduna… Ongietorri gure zirkura exeri ta ongi portatu Bost egun mundutik deskonektatzeko zozketa Merke salneurria: zure bizitza Ongietorri gure zirkura
7.
Zenbat pijada entzun behar diren gure inguruko tabernetan telebista kateak bailiren horteroen lehiaketan Aspertuta gaude egoerarekin rock falta honekin Eta iragarki komertzialek markatzen badizuete ildoa esango hemengo taldeek zertan dute ba geroa Nazkatuta Are gehiago esango nuke eta ez gaizki hartu hemen rocka hasi zenetik hogei urte pasa badira esaidazue zergatik jaialdietan beti berdina entzuten da ez al gaude eszenaren alde? Barkatu ez bazaizu gustatzen baina jotzera goaz inoiz baino altu eta ozenago eta zikinago Nazkatuta
8.
Lehia 02:47
Ego puztuen uhartera joateko txalupa hartu zuen apal baino zuzen bilatzen zuen hori aurkitzeko itxaropenez baina diotenez joaneko bidaia da (itzultzerik ez) saldu bere burua bera saldu uzta ondo jaso, duintasuna galduz Lehia, basoan lehoia ospea, dirua, urre koloreko lohia latza handinahiaren kiratsa ondokoak erabiliz meritu eskasa igo, helburu bakarra inori eskerrik ez, jarrera kaxkarra Darwinen legea mugara eramana, okerreko bidea Denborak ez du beti bakoitza merezi duen lekuan uzten
9.
Ez ezazue leihotik so egin, esan ziguten leihoak gilotinak dira leiho hertsirekietatik, leiho betubelduetatik kanpora begiratuz gero burua gal dezakezue: botoia sakatu eta begira egizue telebista begi erakuslea Ez leihotik so egin zaparroek kristalak hautsi arren bizi zaitezte intsektu domestikoekin zaudete hor zeuen hilarekin kanpoan ez dago ezer, so egileen buru ebakiak salbu eta autoak, alarma sistema gertu baina deskantsuan Ez ezazue leihotik begiratu Ez ikusi ortzean hegats arraunka doan basahate ubea letra hori ez dago gure alfabetoan
10.
Stereo 03:40
Nafarroa Garaiko presidente jauna nora begira zaude? Nafarroa Garaiko presidente jauna zerk itsutu zaitu? Gure herriko historiaren orrialde beltzenak oharkabean idatzen Zeinek azalduko digu obsesio honen funtsa zeinek zentzugabekeria honen erro galdua inor ordezkatzekotan ikasi lehenengo gaia: gauzak stereon beti hobeto ulertzen dira Inork ez zion inoiz bere teilatuari harri gehiagorik bota denon teilatu gorriari itsu-itsu harrika Ez zara jendartean bizi eta zertan ari zara gogoratu nahi ez ditugunen uzkia miazkatzen? Zeinek azalduko digu ... Nafarroa Garaiko presidente jauna zerk itsutu zaitu?
11.
Bidea aukeratu nuen bidea ezagutu gabe galdetu egin gabe besteek zer eskeiniko ote zuten denbora pasa da eta atzera gegiratzean zer da gelditezen zaidana: naizena. Ta zer? bidea aukeratu nuen. Bidea ezagutu nuen bidea ezagutu gabe galdetu egin gabe besteek zer eskeiniko ote zuten zalantzak agertzen dira ez dira aise eramaten inori galdetzerik ez Ta zer? bidea aukera dezaket. Beraz ez esan zer behar dudan ondorioak nireak izango dira. Beraz ez egin ez galderarik ez daukat eta erantzunik. Bizi nahi dut hil baino lehenago bizi egin nahi dut.
12.
Eskuak 00:54
Mezu hilak idazteko eskuak elkarrekin sentitzeko eskuak arriskua txalotzeko eskuak ta mundu hau jorratzeko eskuak.
13.
Ukabilak 01:14
Aski dela esateko: ukabilak

about

3rd album of the band. The title means "Hands / Fists"

Taldearen 3. diskoa.

credits

released October 1, 2001

Produced by Kaki Arkarazo & BTX
Recorded at Garate Studios (Andoain, Basque Country)
Artwork by Biktor Andueza

Personnel:

-Gorka Urbizu (Guitar & vocals)
-Aitor Oreja (Guitars)
-Mikel Lopez (Bass)
-Aitor Goikoetxea (Drums)

license

all rights reserved

tags

about

BERRI TXARRAK Lekunberri, Spain

Formed in 1994 in Lekunberri (Nafarroa, Basque Country), BERRI TXARRAK boasts a discography currently featuring seven records and a documentary film, each of them a milestone in the band’s unstoppable progression. BERRI TXARRAK (translation: Bad News) has set out from the Basque rock scene to conquer the world through constant international touring. ... more

contact / help

Contact BERRI TXARRAK

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like BERRI TXARRAK, you may also like: