Infrasoinuak

by BERRI TXARRAK

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10.95 EUR  or more

     

1.
2.
03:43
3.
03:52
4.
03:37
5.
6.
02:59
7.
02:40
8.
01:50
9.
03:28
10.

about

Berri Txarrak's 9th studio album, 'Infrasoinuak' ('Infrasounds'), released by the band's own label Only In Dreams in late 2017 (CD / LP / Digital). Produced by Bill Stevenson & Jason Livermore (Propagandhi, Descendents, Hot Water Music, Rise Against....). 10 brand new songs, a fistful of good melodies, powerful sound and remarkable lyrics.

Berri Txarrak-en 9. estudio lana, 2017 bukaeran Only In Dremas taldearen zigilu propioaren bitartez kaleratua (CD / LP / Digitala). Bill Stevenson eta Jason Livermorek ekoitzia (Propagandhi, Descendents, Hot Water Music, Rise Against....). 10 kanta sendo, melodia zainduak, soinu zuzena eta irakurketa bakarretik haratago doazen letrak.

credits

released November 24, 2017

-Produced by Bill Stevenson & Jason Livermore at The Blasting Room (Fort Collins, CO - USA)
-Sound engineers: Bill Stevenson, Jason Livermore, Andrew Berlin, Chris Beeble, Jonathan Luginbill
-Mastered by Jason Livermore
-Gang vocals on 'Zuri': Bill Stevenson, Andrew Berlin, Austin Corley, david González, Galder Izagirre.
-Artwork: Simon Prades

Personnel:

-Gorka Urbizu (Guitar & vocals)
-David Gonzalez (Bass)
-Galder Izagirre (Drums)

license

all rights reserved

tags

about

BERRI TXARRAK Lekunberri, Spain

Formed in 1994 in Lekunberri (Nafarroa, Basque Country), BERRI TXARRAK boasts a discography currently featuring seven records and a documentary film, each of them a milestone in the band’s unstoppable progression. BERRI TXARRAK (translation: Bad News) has set out from the Basque rock scene to conquer the world through constant international touring. ... more

shows

contact / help

Contact BERRI TXARRAK

Streaming and
Download help

Track Name: Dardararen bat
Goizeko bederatziak, kafe egin berria zainetan
inor ez dabil kalean, ezin asmatu zergatia
erabateko isiltasuna, hau ez da distopia bat:
astelehena da gaur eta Gorka da nire izena

Hamaikak eta hogeita bi eta ez dut arimarik ikusi
arduratuta jadanik orube batera iritsi
mundu guztia makurtuta belarriak trenbidean
trenik ba ote datorren edo lepoa galtzear

Esadazue ba
entzuten al da zerbait, dardararen bat?
Etorriko al da norbait azkenean gugana?

Denak ere mututurik burdinbidean makurturik
ez urrun tunel beltzetik
ez oso urrun tunel beltzetik

Esadazue ba: entzuten al da zerbait, dardararen bat?
Etorriko al da norbait azkenean gure bila?
Eta hala bada esan zein abiadan
denborarik dugun orain artekoa ahazteko
eta zer dugun eskaintzeko
ezpada beste inon egoteko gogoa
eta erakuskeria hau
ezpada lekuko izateko kondena
epaia ezagun denean
Track Name: Zuri
Itsulapikoa hustu zutenek bahitu medioetan
larri dabiltzanei behar dutena esanez:
horra errudunak!

Esan zenbat garezur kabitzen den bi kontinenteren artean
zerbaitek eztanda egin gabe
ez al gara akordatzen?
Garai batean gure herria etorkina izan zen

Hala zabaltzen da izurri berri hau: irribarre batez
kanpokoa mespretxatzen
aurrerakoi trajea kendu gabe

Garezurrak pilatzen bi kontinenteren artean
zerbaitek eztanda egin gabe
ez al gara akordatzen?
Garai batean gure herria etorkina izan zen

Etorkina zen eta orain ez daki nora doan, lozorroan
jendea jendetzat hartzen ez duen jendez beteta bazterrak

Zein azkar ikasi dugun arrazakeria zuritzen
domaia da
Track Name: Infrasoinuak
Badatoz infrasoinuak
somatzen ez ditugunak
itsasoan zehar
lanerako baldintza eskas eta makur horietan
edota eskoletan bide eginaz

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
zein da gai su artifizialak tarteko
arreta jartzen hasteko

Hor daude infrasoinuak, hor daude
futbolarien orrazkera nazikaran
nire kontraesanekin eraiki dudan
leihorik gabeko dorrean
gizonezko hegemoniko txurion jarreran
Troyako smartphonetan
makrozenbakien ifrentzuan

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
zein da gai su artifizialak tarteko
arreta jarri eta adi egoteko

Kea ugari, surik ez
kea ugari baina ez zarela zu
itto-hurren zabiltzana... ala zer diozu?
Mundu guztia korrika dabilela ere ikusten dut
ezin asma lasterketa den
iduri du ihesaldi kolektibo bat

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
sendagai ala birus aukeratzeko
ilunpean argitzen hasteko

Argia izateko
Track Name: Spoiler!
Spoiler! Spoiler!
Lapurtutakoa ez dute sekula itzuliko
ondoriorik ez duela jakin badakitelako

Spoiler! Spoiler!
Eszeptizismoa indartzen duen umorea baino ez da onartuko
eta orduan bai, irri egin denok

Gure alde ez dutela ezer egingo

Spoiler! Spoiler!
Aldiro zailagoa izango da sare honetatik askatzea
pozik armiarmak

Gu eguraldiaz nola
halaxe mintzatuko da
neurri berean
eguraldia gutaz

Gure alde ez dutela ezer egingo

Eta plurala egitean
bakoitzak zer gu, zer haiek
ulertzen duen argitzea
zaila izanen da ni-aren diktadurapean

Isolamendua izango da boladan jarriko duten izurritea
eta hori bera estaltzen asmatzea zure zeregin nagusiena
horretarako zure eskura milaka iragazki batera
zein epetan eta nola erabakitzeari deituko zaio askatasuna
eta behingoz orduan bai libre izango gara

Argi izan
plurala egitean
bakoitzak zer gu, zer haiek
ulertzen duen argitzea
zaila izanen da ni-aren diktaduran

Spoiler! Spoiler!
Ez dugu itxarongo
ez dugu gehiago itxarongo
Track Name: Zaldi zauritua
Ez daukazu ezer
mixto kaja bat eskutan
ez daukazu ezer

Niretzako berezia zara

Ez daukazu ezer
naufrago izateko gidaliburu on bat
ederretan eder

Niretzako berezia zara

Ez daukazu ezer
gauzak argi dituen orok pilatu duen
zalantza bildumaz gain

Ez dakizu ezer
enpatiaren barne-arkitekturaz gain
ez dakizu ezer

Niretzako berezia zara

Ez daukazu ezer
gauzak argi dituen orok pilatu duen zalantza bilduma
mugak argi dituen orok probatu duen liberdade suerte hori
(bada ezer)

Zaldi zauritu baten begirada dauka gauak
utzidazu maitatzen
Track Name: Beude
Beude Hori Bai, Psilocybe eta Lekunberriko Kantina
beude Ttattola, Akelarre eta Bilboko Kafe Antzokia

Beude neguan epela eman ziguten doinuak
zurekin bizitako kontzertuak

Baionan Zizpa, Astra Gernikan
eta etorriko direnak
Bonberenea, Plateruena, Hala Bedi eta Gasteiz osoa
gure kulturaren birikak

Beude neguan epela eman ziguten doinuak
zurekin bizitako uneak

Ez dadila haria eten

Bego musika
emozioen delorean zaharra
zubi ikustezinen faktoria

Bego musika
gugan bizi bedi
bizi beti
Track Name: Hozkia
Makurkerian aditu
garaitu ezinezko zinismoaren patroi
hezurrak zapaltzen dituk urrats bakoitzeko
ez gaudek ahazteko

Ahoa eta uzkia bat
hozkia

Epe laburren gatibu
normaltasuna dei lagunen intereseei
gezurrak eta hezurrak
ezkurrak eta zerriak
lokatzetan gizen

Ahoa eta uzkia bat
zein jasanezina hire etorri zikina

Bil hezurrak ta gezurrak

Zein luzea dirudien hire itzalak
eguzkia baxuenen dagoenean

Historiak ahaztuko dituenetan
narrastiak beti ildorik sakonena
Track Name: Sed Lex
Elebakar harro, mundutar aske
gu baino gehiago beti ere
elebakar harro, iritzi-emaile
moralaz harago
guk ere bizi nahi genuke

Mundutartasun karnetak banatzen
sortzezko unibertsaltasunaren zuen altaretik

Elebakar harro
gutxiengoen zantzurik ez dago, hori ez
elebakar harro, ezkutari fier
esan ozenago: dura lex, sed lex

Mundutartasun karnetak banatzen
sortzezko unibertsaltasunaren zuen altaretik
erruki Jauna, ez baitakite zer dioten

Hizkuntza inportantea baita
batez ere esateko zerbait dagoenean

Elebakar harro, gu baino gehiago
dura lex, dura lex, dura lex... sed lex
Track Name: Katedral bat
Gitarra astindu
eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan
behatzak bihurritu
ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat

Eta min eman arte zure falta izan
ez da musa hoberik

Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren
abesti pusketekin
bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien
energiaz berrekin

Eta min eman arte zure falta izan, ez da musa hoberik
ikasitakoa desikasten ikasi
ahaztutakoa ahaztu eta aurrera egin

“Irakurtzea da bestela idaztea” paperak aitortzen dit
“kantatu besterik ez nuen egin nahi”
erantzuten diot nik

Neure ahotsa bilatu, beti besteena entzun
loa kentzen didanari ekintzekin erantzun
lagunarteko uneak luzarazi
maitasuna egin maite dugunekin
carpe noctem!

Eta min eman arte zure falta izan
ez da musa hoberik
bihotzen artean parkour egitean erori
baina beti zutik erori

Gitarra laztandu barruan kanturik baduen...
Track Name: Zorionaren lobbya
Ez zaitut ahaztu baina nekatu naiz zu gogoratze hutsaz
nire datuak doan eman ditut zorionaren lobbyan
eta orain...

Ez zaitut ahaztu baina nekatu naiz zu gogoratze hutsaz
hosto galkorreko arbolan egin dizudan kabiak
kaiola forma dauka
eta orain...

Nola esan
sakon hunkitzen nauela aldatu nahi duen jendeak
euren ahalegin zintzoak

Sakon hunkitzen nauela
niretzat ez dudan ekimena besteengan ikusteak
tarteka utzi arren
nire akatsak errepikatzen
buruz ikasi arte
zaude lasai: nire datuak aspaldian dauzka
zorionaren lobby nekaezinak

If you like BERRI TXARRAK, you may also like: