1. |
Lanbroan
04:15
|
|||
sutan zaudela somatzen dut
nik kea eskaintzen ahal dizut
erre usainak gogaitu egiten du
aukeratzeko esan nizun
eskubidea daukazu
nork engainatua izan nahi ote duzu
ni gertu naukazu
urrea hurre
foko oro urrun
lanbroari dei gardena
interpretatzen ikas dezagun
zure ilusioak elikatzen duen
ilusionisten taldekoa naizenez
agertu
desagertu
zure ilusioak elikatu duen
ilusionisten taldekoa
geuk sortu lanbroan
agertu eta desagertzen iaioak
|
||||
2. |
Ordaina
03:55
|
|||
labanak jarriko ditugu hesien gainaldeetan
ez diezagula inork irabaz eldarnio honetan
mugen deman
baina halere lortzen baduzu guganaino heltzea
leku egingo dizut nire langileen artean
isilpean, sekretupean
sarraila lehertzekotan
ene infernuko atea
zabalikan izango duzu
zabal-zabalikan utziko dut zuretzako
askatasunaren ordaina
esklabutza izan daitekeelako
guztia balizko den lur honetan
hemen non dena erosten edo saltzen ahal den
hemen non ia orok izen bat baduen
|
||||
3. |
Alegia
04:04
|
|||
entzun
eskorpioia nauk
dena oskol eta ezten
alegia ezagutzen duk
itzel
bi igel ergel
ez zekiat bereizten
agindua agindua duk
ni zenbaki bat
(erakutsiko ez diatena)
hire amorrua duk nire anfetamina dosia
botatzeko harresia
adi!
ez gaituk gutxi
ezkutu atze honetan
nagusi ustelen zaindari
leial, fidel ni
oldar zale
bota kolpe
katu solte
beti militar
oilar, bele
txakur solte
bala lege
beti estalita
entzun
eskorpioia nauk
dena oskol eta ezten
alegia ezagutzen duk
halere eskorpioi zitalena agian
hire baitan zegok
igel plantak egiten
zeinek ez du ezagutu nahi
beste ibaiertzean zer dagoen
nola berdindu ezinegon hau
ezerk ez bazaitu asetzen
nola eman pauso zuzena
saltatzeko gogoari eusten
oinutsik ta kristal gainean
ibilarazi bazaituzte
non aurkitu zure zauriak
milikatuko dituen hura
den-dena ozpin, den-dena gatz
bilakatu bada
|
||||
4. |
Zimelkor
04:39
|
|||
zilar emari adatsa
nork orraztu ez daukazun arren
bizipenen ildo zimurrak
kide izandakoaren hutsune
bazkalosteko solasak
ergel hutsak izar telebistan
abante bizian doaz
hondar-urte sentitzen direnak
mendez beteta segunduak
ahanzturaren lehendabiziko deiak
pare ezberdinak oinetan
ontzi erreak sukaldean
agur hitz bat zizelkatu balore galduen hilarrian
azkarregi doan mundu honen gurpil lohituetan
azken hitz bat zizelkatu hezur-mamizkoen bularretan
“ni banoa baina zaindu
zaindu zeuen tartekoak”
etorkizuna bera ere oroitzapenez da mozorrotzen
gezurretan dabil memoria
eta erabilera aspaldi galdu zuten hitz horiek
eder-ederrak iruditzen zaizkizu halere
inork gutxik estimatzen duen altxor hau
zurekin hondoratuko dela onartu behar
ozeano harro horretan
sakonera abisalean
herio deitzen den ahanztura horretan
bidesari horretan
atseden horretan
bizitza osoa lanean emanik
ordainetan ezer ez merezi duzunetik
zimelkor da lortutako guztia
mundu gara: bizi printzak
libratuko denik ez da
ziur izan
|
||||
5. |
Armak
04:33
|
|||
ez heinkel 111-k bezala
askoz isilago
ezta junker 52 azkarrak lez
ez erkatu hura
“peacemaker”-a
colt-en 45-a
nahiz izena tumatxa izan
ez browning gp-35-a
bezain hotz ta bizkor
inoiz ez hain ageriko
susmo hutsak, frogarik ez
ondorioak soilik aurrez aurre
ez aurpegi ezta izen
ez jakin nor garen
zeuk jarri tokian gauden arren
ez aurpegi ezta izen
onenak ikara zabaltzen
leihoak zarratzen
ez aurpegi ez izen
|
||||
6. |
Etsia
02:58
|
|||
zer esan -nola esan- aro ilun honetaz
kartoiak, nekeak jada esan ez duenik
tunela nondik hasi
goilare kamuts hazi diren kantu hauekin
esana baitago, aldez edo moldez
otsoak dabiltzala artzai
putzutik salbatzeko bota zitzaiela soka
lepora lotu beharrean
nola azalera irten
esana baitago
altuegi doaz putreak
euren uso hegalak astinduaz
jauregiaren hormetan egiten duela talka
dena galdu duenaren oihuak
eta azalera irten
nola azalera irten
zer esan -nola esan- aro eder honetaz
sormenak, kemenak ezin esan dezakeenik
nola zauri etsaia
nola utzi etsia kantu hauekin
|
||||
7. |
Sutxakurrak
05:56
|
|||
gaua zohardi, izarrak keinuka
ederra denikan ezin uka
zerua lotsagabe dutela urratzen
nola ulertu batzuk hilda daudela
aspaldi dela
bezatutako rockak bezala zerbait argitu arren
zakatzak irten zaizkizula
itolarriak
orain igeritan ikasi behar
eguzkia guretzat gordeta
izara txuriak zabalduta
itzalen ikuskizuna doan eskaini genuen
sutxakurrak bezala
argia gezur
ustelak ekarria
gure miraria
gure mirari argia
“itzala da eguzkiaren onena”
errepikatzen
mila kanal mezua zabaltzen
hegalak eskatu
lur hartzen ikasteko
hegalak eskatu
erortzen ikasteko
ta abelburuak pozoindu ditugu gure esnetik edateko
zure galsoro guztiak segatu gure ogitik jateko
eskolatzea garestitu dugu gure ideiak merke saltzeko
ta gaueroko loa galarazi gure ametsak erosteko
hegalak eskatu
|
BERRI TXARRAK Lekunberri, Spain
Formed in 1994 in Lekunberri (Nafarroa, Basque Country), BERRI TXARRAK boasts a discography currently featuring seven records and a documentary film, each of them a milestone in the band’s unstoppable progression. BERRI TXARRAK (translation: Bad News) has set out from the Basque rock scene to conquer the world through constant international touring. ... more
Streaming and Download help
If you like BERRI TXARRAK, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp