We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Payola

by BERRI TXARRAK

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Folklore 02:55
Etxepare zenaren aldarri berbera dakargu egunera bost mende atzera Hargatik agian aurreiritziak zuretzat gaur eta beti folklore baikara Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen ez existitzeko? Zaildu gara halabeharrez gai gara zure hesiak gainditzeko Begiak itxi arren hemen bertan gaude gu isil gaitzakezu gure kantuak ez Bitxikeria uste zenuena beste zerbait da sailkatu ezina Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen ez existitzeko? Zaildu gara halabeharrez gai gara zure hesiak gainditzeko John Merrick bezala ikusiak begira begietan Hortzak kendu nahi zenizkigun baina hala ere bestela ikasi genuen kosk egiten Zeinek behar du froga gehiago? zeinek behar ote ditu?
2.
Politika merkea garesti irteten da ezin besterik esan (ez esan ezetz) Atzera goazela aurrera ez bagoaz helmugarik adostu gabe Ez esan ezetz Ez esan ezetz Gure dekadentziaren onenean gaude Ikara ematen du absurdo hutsetik hain gertu egoteak (ez esan ezetz) Bozka bazkan zuetako inork ez du isiltasuna hobetzen Ez esan ezetz Ez esan ezetz Gure dekadentziaren onenean gaude
3.
Maravillas 03:45
Ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira? Zein dira oihuka mintzo direnak? Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan gertatuak Ikara; bortxaren bigarren izena zein dira deitu gabe datozenak? Gogoan dut orain aspaldiko aholkua: ez fida herraren mirabe denaz Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan Argaren zilar uretan Iluntzeetan Ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? Agur ahizpak eta senitarteko guztiak agur lagunak eta jolasten ginen tokia adio ene Larraga maitea Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan Erriberako izarretan Nafarroan…
4.
Dortoken Mendean (free) 05:22
Ahalkeran gehiegitan hitz egiten duen herrikoa nauzue eta min ematen du aspertuta nago eta bai, lanjerosa naiz zerbait alda dezakedala sinesteko lain Pantailaren esanei men egiten diet zuen pare jartzearren momentu batez harrituta nago eta bai, susmagarria naiz horren argi neukanik inork ez zidan esan Nire alde sei soka besterik ez: galdetzeko haina kemen Gure kontra dena irensten duen inertzia geza Zein urte luzeak dortoken mendean… Irudimen tona baten beharra daukat edozeri iraultza deitzen jarraitzekotan larrituta nago eta bai, salbuespena naiz zerbait alda dezakedala sinesteko lain Nire alde sei soka besterik ez galdetzeko haina kemen Gure kontra dena irensten duen inertzia geza Zein urte luzeak dortoken mendean… Zenbat literatura azaltzeko beharbada erlojuek baino mila bider gehiago balio dezakeela badoan denborak
5.
Achtung!!! 02:26
Promesak kontuz Txaloak kontuz Aholkuak kontuz Kasu eman Ametsak kontuz Jainkoak kontuz Sexua kontuz Kasu eman Dena da egia, gezur erdia Dena da gezurra, erdi egia Galderak kontuz Erantzunak kontuz Jakiak kontuz Kasu eman Leloak kontuz Azkarrak kontuz Kamerak kontuz Kasu eman Dena da egia, gezur erdia Dena da gezurra, erdi egia Internet kontuz Antena 3 kontuz Lau teilatu kontuz Eta ukitu gabe ubeltzen diren gorputzatal guztiak Dena da egia, gezur erdia Ta hitz asko ikusi dut zentzua galtzen Ta hitz asko ikusi dut itxuraldatzen Ziurtasuna harrokeriaren itzala da Ta hitz asko ikusi dut esanahia ahazten
6.
Payola 03:06
Ospea edonola lortzea da payola bideak bost axola ospea Sharea edonola isildu rockanrola etekinen eskolan sharea Eskua moztu dj txar horri esan, nork ez du pentsatu Hau da payola Izena edonola izanak zer axola modak eta kaiolak izena Popstar edonola bost izar, ¡Cómo mola! Kantu bat: hainbat dólar popstar Eskua moztu dj txar horri esan, nork ez du pentsatu dena askozaz ere dibertigarriago izan zitekeen bestela Hau da payola Telebista zer da ba azkenaldian karaoke erraldoia ez baldin bada? Mikel, hator! Ez esan: “irteteko hau onena, hi!” Noiztik da zaborra hemen dibertigarri?! Rivers, hator!
7.
Paperezkoa 03:29
Dena porlanez bete ziguten haiez ez dakigu jada ezer nora jo ote zuten, noraino ihes gure artean badaude? Eskasa da, eskasa gure belaunaldiaren lorpenen zerrenda zuria paperezkoa da gure loria Lantokira busez joan atautean itzultzeko beldurrak prentsa ona duten gaiztaginez beterik daude kaleak Eskasa da, eskasa gure belaunaldiaren lorpenen zerrenda zuria paperezkoa da gure loria Ongi egotea gaizki ez egotearekin nahasten jakingo bagenu nola azaldu Gauza txikien xarma horretan sinesten dugu bada zerbait ezin zaigu askoz gehiago eskatu Paperezkoa da gure loria
8.
Hizkuntza ezberdin baten mintzatzen zara bai baina Zaude zu ez zaituztela ulertu nahi eta ez dela besterik Ez da besterik *Usoek ez dakitela esku ahurretik jaten besterik lekuko huts izatera behartu egin zintuztenetik Larria da; lasai aspaldi ohitu zinen sirena hotsekin etorkizuneko aurrekari guztiak dauzkazu zurekin Kafka jaunak ez lukeela hobe idatziko pentsatzen duzu burdinen soinu herdoilduek esnatzean Larria da; lasai aspaldi ohitu zinen sirena hotsekin etorkizuneko aurrekari guztiak dauzkazu zurekin
9.
“Hasi eta bukatu egiten diren gauzen multzo horretan dago maitasuna” pentsatu nuen biluzik geundela Azalean gertatzen dena maiz azalean galtzen da barrenean gertatzen dena azaleratuz Izen-abizenak jarri nituen oroitzapenetan bi begi iltzatu ohartu gabe jada ez nintzen horretan Bai azalean gertatzen dena maiz azalean galtzen da barrenean gertatzen dena azaleratuz Baina nola esan: koherente naiz nire kontraesanekin horregatik gaur zure falta somatzen dut Azalean gertatzen dena maiz azalean galtzen da barrenean gertatzen dena azaleratuz Hamar mila kanta patriketan daramatzat beti zain: dena askoz tristeagoa izan zitekeen
10.
Hitzekin altxatu duten hesiaren atzean gordeko dute agian beren iritzia auzolotsaren zaflada itzelezko amorrua hildakoen hierarkia Gaza mortuan David bakarra, mila Goliath isiltasun zuria odolustu arteko mina leihoen auhena Itsasoa kartzel handi bat bilakatzen denean itxaropena gainbaloratu genuen zerbait da Hala da Mahmud Darwish jauna gogoan hondamendiaren erdian Arren Darwish, hitz ederren bat arren Darwish… Hitzekin altxatu duten hesiaren atzean gordeko dute agian beren iritzia auzolotsaren zaflada itzelezko amorrua hildakoen hierarkia Gaza mortuan *Hodeiezko sapai bat Gure aberriarentzat *Para nuestra Patria (Mahmud Darwish)
11.
Jainko ateoa 05:23
Beharrezko galderak bakarrik ekarri badizkizut ez esan ezer asmatu dudanik arrakasta eta zoriona nahasten dituzulako ez pentsatu ziur nabilenik amildegi honetan beti hegian dantzari Esan dezaket damu gabe ez nukeela aldatuko urteak galtzeko modu hau hunkitzearen truke Hona igotzen naizela maiz zugana heltzeko besterik ez Lokatza dabilkidalako zain hauetan Baina gehienez ere zure jainko ateoa naiz bai: gehienez ere horren moduko zerbait eta bakardadea izaten da sarritan azken akordea ematen ohi duena Beti zorionaren bezperatan Baina gehienez ere zure jainko ateoa naiz bai: gehienez ere horren moduko zerbait eta bakardadea izaten da sarritan azken akordea ematen ohi duena (txalotzen duzun hori) Beti hegian dantzari

about

6th studio album by BERRI TXARRAK, released by Roadrunner - Only In Dreams in 2009 (CD / White LP). Recorded using strictly analog techniques by Steve Albini (Nirvana, Pixies, Neurosis, PJ Harvey...), it features backing vocals by Rise Against's singer Tim McIlrath (songs 'Folklore' and 'Achtung!!!').
The song 'Folklore' won the 'Best Punk Song' award at the Independent Music Awards 2010.

BTX-en 6. estudio lana, Roadrunner - Only In Dreams-ek argitaratua 2009an (CD / LP txuria). Steve Albinik (Nirvana, Pixies, Neurosis, PJ Harvey...) analogiko hutsean grabatua, Rise Against-eko Tim McIlrath-ek koroak egin zituen 'Folklore' zein 'Achtung!!!' kantuetan. 'Folklore' kantuak Punk Kanturik Onena saria jaso zuen 2010eko Independent Music Awards-etan.

credits

released November 14, 2009

Produced by Steve Albini at Electrical Audio (Chicago, IL, USA)
Mastered by Bob Weston at Chicago Mastering Service
Artwork by Gregori Saavedra

Personnel:

-Gorka Urbizu (Guitar & vocals)
-David Gonzalez (Bass)
-Aitor Goikoetxea (Drums)

license

all rights reserved

tags

about

BERRI TXARRAK Lekunberri, Spain

Formed in 1994 in Lekunberri (Nafarroa, Basque Country), BERRI TXARRAK boasts a discography currently featuring seven records and a documentary film, each of them a milestone in the band’s unstoppable progression. BERRI TXARRAK (translation: Bad News) has set out from the Basque rock scene to conquer the world through constant international touring. ... more

contact / help

Contact BERRI TXARRAK

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like BERRI TXARRAK, you may also like: