We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Infrasoinuak

by BERRI TXARRAK

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10.95 EUR  or more

     

1.
Goizeko bederatziak, kafe egin berria zainetan inor ez dabil kalean, ezin asmatu zergatia erabateko isiltasuna, hau ez da distopia bat: astelehena da gaur eta Gorka da nire izena Hamaikak eta hogeita bi eta ez dut arimarik ikusi arduratuta jadanik orube batera iritsi mundu guztia makurtuta belarriak trenbidean trenik ba ote datorren edo lepoa galtzear Esadazue ba entzuten al da zerbait, dardararen bat? Etorriko al da norbait azkenean gugana? Denak ere mututurik burdinbidean makurturik ez urrun tunel beltzetik ez oso urrun tunel beltzetik Esadazue ba: entzuten al da zerbait, dardararen bat? Etorriko al da norbait azkenean gure bila? Eta hala bada esan zein abiadan denborarik dugun orain artekoa ahazteko eta zer dugun eskaintzeko ezpada beste inon egoteko gogoa eta erakuskeria hau ezpada lekuko izateko kondena epaia ezagun denean
2.
Zuri 03:43
Itsulapikoa hustu zutenek bahitu medioetan larri dabiltzanei behar dutena esanez: horra errudunak! Esan zenbat garezur kabitzen den bi kontinenteren artean zerbaitek eztanda egin gabe ez al gara akordatzen? Garai batean gure herria etorkina izan zen Hala zabaltzen da izurri berri hau: irribarre batez kanpokoa mespretxatzen aurrerakoi trajea kendu gabe Garezurrak pilatzen bi kontinenteren artean zerbaitek eztanda egin gabe ez al gara akordatzen? Garai batean gure herria etorkina izan zen Etorkina zen eta orain ez daki nora doan, lozorroan jendea jendetzat hartzen ez duen jendez beteta bazterrak Zein azkar ikasi dugun arrazakeria zuritzen domaia da
3.
Infrasoinuak 03:52
Badatoz infrasoinuak somatzen ez ditugunak itsasoan zehar lanerako baldintza eskas eta makur horietan edota eskoletan bide eginaz Zein da gai infrasoinuak entzuteko behingoz aintzat hartzeko zein da gai su artifizialak tarteko arreta jartzen hasteko Hor daude infrasoinuak, hor daude futbolarien orrazkera nazikaran nire kontraesanekin eraiki dudan leihorik gabeko dorrean gizonezko hegemoniko txurion jarreran Troyako smartphonetan makrozenbakien ifrentzuan Zein da gai infrasoinuak entzuteko behingoz aintzat hartzeko zein da gai su artifizialak tarteko arreta jarri eta adi egoteko Kea ugari, surik ez kea ugari baina ez zarela zu itto-hurren zabiltzana... ala zer diozu? Mundu guztia korrika dabilela ere ikusten dut ezin asma lasterketa den iduri du ihesaldi kolektibo bat Zein da gai infrasoinuak entzuteko behingoz aintzat hartzeko sendagai ala birus aukeratzeko ilunpean argitzen hasteko Argia izateko
4.
Spoiler! 03:37
Spoiler! Spoiler! Lapurtutakoa ez dute sekula itzuliko ondoriorik ez duela jakin badakitelako Spoiler! Spoiler! Eszeptizismoa indartzen duen umorea baino ez da onartuko eta orduan bai, irri egin denok Gure alde ez dutela ezer egingo Spoiler! Spoiler! Aldiro zailagoa izango da sare honetatik askatzea pozik armiarmak Gu eguraldiaz nola halaxe mintzatuko da neurri berean eguraldia gutaz Gure alde ez dutela ezer egingo Eta plurala egitean bakoitzak zer gu, zer haiek ulertzen duen argitzea zaila izanen da ni-aren diktadurapean Isolamendua izango da boladan jarriko duten izurritea eta hori bera estaltzen asmatzea zure zeregin nagusiena horretarako zure eskura milaka iragazki batera zein epetan eta nola erabakitzeari deituko zaio askatasuna eta behingoz orduan bai libre izango gara Argi izan plurala egitean bakoitzak zer gu, zer haiek ulertzen duen argitzea zaila izanen da ni-aren diktaduran Spoiler! Spoiler! Ez dugu itxarongo ez dugu gehiago itxarongo
5.
Ez daukazu ezer mixto kaja bat eskutan ez daukazu ezer Niretzako berezia zara Ez daukazu ezer naufrago izateko gidaliburu on bat ederretan eder Niretzako berezia zara Ez daukazu ezer gauzak argi dituen orok pilatu duen zalantza bildumaz gain Ez dakizu ezer enpatiaren barne-arkitekturaz gain ez dakizu ezer Niretzako berezia zara Ez daukazu ezer gauzak argi dituen orok pilatu duen zalantza bilduma mugak argi dituen orok probatu duen liberdade suerte hori (bada ezer) Zaldi zauritu baten begirada dauka gauak utzidazu maitatzen
6.
Beude 02:59
Beude Hori Bai, Psilocybe eta Lekunberriko Kantina beude Ttattola, Akelarre eta Bilboko Kafe Antzokia Beude neguan epela eman ziguten doinuak zurekin bizitako kontzertuak Baionan Zizpa, Astra Gernikan eta etorriko direnak Bonberenea, Plateruena, Hala Bedi eta Gasteiz osoa gure kulturaren birikak Beude neguan epela eman ziguten doinuak zurekin bizitako uneak Ez dadila haria eten Bego musika emozioen delorean zaharra zubi ikustezinen faktoria Bego musika gugan bizi bedi bizi beti
7.
Hozkia 02:40
Makurkerian aditu garaitu ezinezko zinismoaren patroi hezurrak zapaltzen dituk urrats bakoitzeko ez gaudek ahazteko Ahoa eta uzkia bat hozkia Epe laburren gatibu normaltasuna dei lagunen intereseei gezurrak eta hezurrak ezkurrak eta zerriak lokatzetan gizen Ahoa eta uzkia bat zein jasanezina hire etorri zikina Bil hezurrak ta gezurrak Zein luzea dirudien hire itzalak eguzkia baxuenen dagoenean Historiak ahaztuko dituenetan narrastiak beti ildorik sakonena
8.
Sed Lex 01:50
Elebakar harro, mundutar aske gu baino gehiago beti ere elebakar harro, iritzi-emaile moralaz harago guk ere bizi nahi genuke Mundutartasun karnetak banatzen sortzezko unibertsaltasunaren zuen altaretik Elebakar harro gutxiengoen zantzurik ez dago, hori ez elebakar harro, ezkutari fier esan ozenago: dura lex, sed lex Mundutartasun karnetak banatzen sortzezko unibertsaltasunaren zuen altaretik erruki Jauna, ez baitakite zer dioten Hizkuntza inportantea baita batez ere esateko zerbait dagoenean Elebakar harro, gu baino gehiago dura lex, dura lex, dura lex... sed lex
9.
Katedral bat 03:28
Gitarra astindu eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan behatzak bihurritu ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat Eta min eman arte zure falta izan ez da musa hoberik Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren abesti pusketekin bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien energiaz berrekin Eta min eman arte zure falta izan, ez da musa hoberik ikasitakoa desikasten ikasi ahaztutakoa ahaztu eta aurrera egin “Irakurtzea da bestela idaztea” paperak aitortzen dit “kantatu besterik ez nuen egin nahi” erantzuten diot nik Neure ahotsa bilatu, beti besteena entzun loa kentzen didanari ekintzekin erantzun lagunarteko uneak luzarazi maitasuna egin maite dugunekin carpe noctem! Eta min eman arte zure falta izan ez da musa hoberik bihotzen artean parkour egitean erori baina beti zutik erori Gitarra laztandu barruan kanturik baduen...
10.
Ez zaitut ahaztu baina nekatu naiz zu gogoratze hutsaz nire datuak doan eman ditut zorionaren lobbyan eta orain... Ez zaitut ahaztu baina nekatu naiz zu gogoratze hutsaz hosto galkorreko arbolan egin dizudan kabiak kaiola forma dauka eta orain... Nola esan sakon hunkitzen nauela aldatu nahi duen jendeak euren ahalegin zintzoak Sakon hunkitzen nauela niretzat ez dudan ekimena besteengan ikusteak tarteka utzi arren nire akatsak errepikatzen buruz ikasi arte zaude lasai: nire datuak aspaldian dauzka zorionaren lobby nekaezinak

about

Berri Txarrak's 9th studio album, 'Infrasoinuak' ('Infrasounds'), released by the band's own label Only In Dreams in late 2017 (CD / LP / Digital). Produced by Bill Stevenson & Jason Livermore (Propagandhi, Descendents, Hot Water Music, Rise Against....). 10 brand new songs, a fistful of good melodies, powerful sound and remarkable lyrics.

Berri Txarrak-en 9. estudio lana, 2017 bukaeran Only In Dremas taldearen zigilu propioaren bitartez kaleratua (CD / LP / Digitala). Bill Stevenson eta Jason Livermorek ekoitzia (Propagandhi, Descendents, Hot Water Music, Rise Against....). 10 kanta sendo, melodia zainduak, soinu zuzena eta irakurketa bakarretik haratago doazen letrak.

credits

released November 24, 2017

-Produced by Bill Stevenson & Jason Livermore at The Blasting Room (Fort Collins, CO - USA)
-Sound engineers: Bill Stevenson, Jason Livermore, Andrew Berlin, Chris Beeble, Jonathan Luginbill
-Mastered by Jason Livermore
-Gang vocals on 'Zuri': Bill Stevenson, Andrew Berlin, Austin Corley, david González, Galder Izagirre.
-Artwork: Simon Prades

Personnel:

-Gorka Urbizu (Guitar & vocals)
-David Gonzalez (Bass)
-Galder Izagirre (Drums)

license

all rights reserved

tags

about

BERRI TXARRAK Lekunberri, Spain

Formed in 1994 in Lekunberri (Nafarroa, Basque Country), BERRI TXARRAK boasts a discography currently featuring seven records and a documentary film, each of them a milestone in the band’s unstoppable progression. BERRI TXARRAK (translation: Bad News) has set out from the Basque rock scene to conquer the world through constant international touring. ... more

contact / help

Contact BERRI TXARRAK

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like BERRI TXARRAK, you may also like: