We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Libre ©

by BERRI TXARRAK

/
1.
HIL NINTZEN EGUNA Zeinek eman dit aukera hemen mikrofono aurrean biluzik irten ta hitzetan nahi dudana esan ta ezkutatzeko? Ez al da eguna gauaren etsai? Ez al da eguna dena apurtzeko? Zeinek eman dizu aukera hona deitu ta aurpegira merezi ditudan hitzak nahi duzuna esan ta ezkutatzeko? Ez al da eguna gauaren etsai? Ez al da eguna dena apurtzeko? Nik behintzat ez dut oroitzen jaio nintzen eguna negar asko agin nuela, hori ez da berria hil nintzen egunaz bai, oroitzen naiz zure zai baina jada ez zait axola, berriz jaio naiz Zeinek eman dit aukera hemen mikrofono aurrean biluzik irten ta hitzetan nahi dudana esan ta ezkutatzeko? Ez al da iluna argitasun hau? Ez al da eguna dena apurtzeko? eta ez dakit zu oraindik bizirik zauden eta negar egin behar badut arrazoi on bat bilatzen dihardut jaio nintzen egunaz oroitzen naiz zure zai baina jada ez zait axola gaur berriz jaio naiz
2.
Igande iragande, ez daukazu planik Hollywood filme merkeren bat Rock&roll bostehun kanta idatziko ditut zu ez aspertzeko zoruan zerua marraz genezake bakarrik etorri, etxean ez dago inor Ta espero zaitzaket Igande iragande ez daukazu planik Athletic Athletic, partida txarren bat Rock&roll bostehun kanta bakarrik etorri etxean ez dago inor Ta espero zaitzaket Esaidazu zein den zure izena eman zure helbidea eta bakarrik sentitzen banaiz ikusiko dugu elkar bakardadearen kontra denok dugun borroka zail honetan zenbatu al dituzu porrotak eta garaipenak
3.
Hemen gaude Zuekin bat natorrela esan nahi dut lur zati txiki hau horren da eder titular guztiak guri buruz dira baina ez digu inork ezer ere galdetu Batzu mila kilometrora bihotzetik gertu alegia beste batzu bertan bizita horren urrun Ta hemen gaude... Zuekin bat natorrela esan nahi dut lur zati txiki hau horren da zaila gezurra dirudi ez da nekerik beti ilusioak eraberritzen Batzu mila kilometrora... Sentimenduak ez dira inoiz izan batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak Ta hemen gaude... Zuekin bat natorrela esan nahi dut lur zati txiki hau horren da zahar behin eta berriz inausi digute hitza debekuaren artaziekin Batzu mila kilometrora... Sentimenduak ez dira inoiz izan batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak horren konplikatua ta sinplea da hauxe da gure izena, izana ta ezina Albistegien izenburuak guri buruz izan ohi dira baina oraindik inork ez digu sekula ezer galdetu ta hemen gaude...
4.
Pintadek 02:25
Semaforo baten bat lotsagorritu egin da jaio nintzen hiria mirestu dudanean nahiz parkingak dauden orain gure historiaren sotoetan Ta kolore arrotz hauek oihuka diote batzuk errezago luketeela berdin pentsatuko bagenu Ezjakintasunaren fanen bat harritu egin da jaio nintzen hiria mirestu dudanean nahiz hiperrak dauden orain aldirietan zaindari Ta kolore arrotz hauek oihuka diote batzuk errezago luketeela berdin pentsatuko bagenu Pintadek esan ohi dute paperek isiltzen dutena Ta diglosi behartuak oihuka, orruka dio batzuk errezago luketeela berdin mintzatuko bagina Pintadek esan ohi dute...
5.
Gaur ez al zaizu iruditu garaiak ez direla batek nahi bezain azkar beti aldatzen? Gaur bi miloigarren aldiz harrikoa egiten ari zela beste bat joka hil dute. Gaur ez dago minutuko isilunerik mendeak daramazkigu isilik. Gaur bi miloigarren aldiz laguntza eskatzen ari zela beste bat joka hil dute. Gaur ez dago minutuko isilunerik mendeak daramazkigu isilik gaur ez burulerrorik kasu solte bat da langile zendu hori bezala. Gaur ez dago minutuko isilunerik mendeak daramazkigu isilik.
6.
Mundua mozkor zegoen ta ihes egin genion kantu bera entzuteaz nazkaturik jendea bakarrizketa trukean dabilela aipatu zenidan eta egia da. Kanta goibelak ditugu maite ez galdetu arrazoia biharko nitaz ahaz zintezke eta badaezpada. Ta zer giro da zurean, nola dabil jendea? ta zer diozu ispilu horizontalez? hau irribarre bidezko erailketa ote den leporatu nizun eta egia da. Kanta goibelak ditugu maite... Bizitza motzegi, orduek luzeegi dirudite flexo honen argitzaletan gela txikiegi, ohea handiegi kanpoan mundua jeloskor nire zai Kanta goibelek naute maite ez galdetu arrazoia eguzkia hilko nuke orain hemen bazina hemen bazina.
7.
Ni ez naiz aldatuko esan zuen kameleoiak Izarrak zure zai daude, hala esan didate zeruko maindire beltza han hemenka zulatzen Izarrak zure zai daude, ez al dituzu ikusten hor gelditu behar al duzu egun gordinak jaten? Ta zure oroitzapenen kutxa beltza bilatzen jarraitzen duzu jakiteko ziur ustezko hegaldi hau nola hasi zen ustezko hegaldi hau ez ote den gaizki eta oker, txarto ulertutako erorketa. Ni ez naiz aldatuko esan zuen kameleoiak. Denbora hartu ikusteko jausi behar dela altxatzeko eta erokeriaren bat inozokeriaren bat egin beharko zenuke: zoriontsu izan edo halako zeozer. Inork ez zuen esan erreza izango zenik.
8.
Ez gaudela Erdi Aroan egutegiak dio, pare bat milenio diktaketatik kanpo zeuden mezulari denak hiltzen saiatu diren arren so tonight we open up our hearts staring straight into the sky we are blinded by ambition to be part of their lie seperation from these places seperation from these times can we transcend this repitition? transcend this life Geroa eta iragana ezabatuak izan dira oraina luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean. Ez gaudela Erdi Aroan egutegiak dio eta erregeak zer dio txanponetatik kanpo? gutxiengo direnentzat sorgin ehizak dirauen arren hauen arren. So tonight we open up our hearts... Geroa eta iragana ezabatuak izan dira Oraina, luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean biharra ez da existitzen eta halere ziur gaude gaurkoa ez dela amesten genuenaren antzekoa. Ez gaudela Erdi Aroan denak ez du balio ezerk ez al du balio? Geroa eta iragana ezabatuak izan dira oraina luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean biharra ez bada existitzen orain antzu hau saiatuko garela aldatzen aldatzen, aldatzen. I am talking about changing.
9.
Irailak 10 02:02
Non gauden eta nola geunden Irailak 11 baino lehen nork, zeinek agintzen duen hemen lehendik ere bagenekien Ta txakur denek izan ohi dute bere jabearen itxura Bi mila eta bat, Irailaren hamar lupuek Aitzakia ez zuten eguna Nork deitu dio gerra honi noiz ospitaleetan tankerik ez, people-a azkena da beti ze, segurtasun mota da hori? Ta txakur denek izan nahi dute bere jabearen itxura Bi mila eta bat, Irailaren hamar lupuek Aitzakia ez zuten eguna azken eguna Munduak ordutik hona Guantanamo erraldoi bat dirudi Zeinena da orain erantzukizuna? Zein bizi da seguru? BFC
10.
Libre © 04:20
Beitu, zenbatu, gehitu ondokoak baino mugikor txikiago bat ondokoak baino titi handiagoak ondokoak baino kotxe azkarrago bat ondokoak baino modelo berriago bat ezin esan, ezin egin ezin pentsa, ezin senti dena da hemen debekugai Aske zarete, libre © zuen kaiola erraldoietan dena eros daiteke zuen kaiola erraldoietan hala ere kexu zara zure kaiola erraldoi horretan katez alda dezakezue zuen kaiola erraldoietan Beitu, zenbatu, gehitu ondokoak baino mozkor luzeago bat atzokoa baino saio kutreago bat atzokoa baino kantu errezago bat ondokoak baino gerri argalagoa ezin esan, ezin egin ezin pentsa, ezin senti dena da hemen debekugai Aske zarete, libre © zuen kaiola erraldoietan... Beitu, zenbatu, gehitu... Mundua obratan dago baina guk ez dugu ezer apurtu eta euria ari du, baina guk ez dakigu nork eta haizea haserre dago, baina ez dakigu norekin eta itsasoa? itsasoa ere haserre dago eta izen pare bat okurritzen zaizkit baina isildu egingo naiz demokraziaren izenean Aske zarete, libre ©... zuen kaiola erraldoietan...
11.
Gezur bat, egia galdu bat gezur bat. Esan gezur bat mila aldiz errepikatu hitzetz hitz handik gutxira ikusi egia bihurtzen. Loreak beltzak dira hemen eta aldez aurretik dakigu zer usain duten maitaleentzako jaio ote diren edota hilerri hotz baten ustelduko diren. Esan egia bat mila aldiz errepikatu hitzez hitz haien ahotan ikusi gezur bihurtzen. Eguzkia pribatu da hemen eta aldez aurretik dakigu zer asmo duen nor berotu eta nori egarri eman nor argitu eta nor itsutu nahi zein inar gaiztoz kixkali nor itzalez erahil itzaletan hil behin eta berriz. Sinisten dudanaren zerrendan zalantzak daude hasieran iritzien laberinto honetan zein ez da galdu galderatan? Ikurrak helduek egindako marrazki traketsak direnez izan zeure ikur eta marraztu heldurik gabeko mundu bat. Egia galdu bat, gezur bat behin eta berriz.

about

Fourth album by BERRI TXARRAK, the last one with the classic 4 piece line up. It was ranked the best release of 2003 by Spanish Rock Sound magazine.

BERRI TXARRAK-en laugarrena, ohiko formazio klasikoarekin egindako azkena. 2003 urteko estatuko diskorik onena izan zen Rock Sound aldizkariaren aburuz.

credits

released October 1, 2003

Produced by Kaki Arkarazo and Berri Txarrak
Recorded at Garate Studios (Andoain, Basque Country)
Mastered by Jesús Arispont at Masterispont (Madrid, Spain)
Artwork by Biktor Andueza

Personnel:

Gorka Urbizu (Guitar & vocals)
Aitor Oreja (Guitars)
Mikel Lopez (Bass)
Aitor Goikoetxea (Drums)

license

all rights reserved

tags

about

BERRI TXARRAK Lekunberri, Spain

Formed in 1994 in Lekunberri (Nafarroa, Basque Country), BERRI TXARRAK boasts a discography currently featuring seven records and a documentary film, each of them a milestone in the band’s unstoppable progression. BERRI TXARRAK (translation: Bad News) has set out from the Basque rock scene to conquer the world through constant international touring. ... more

contact / help

Contact BERRI TXARRAK

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like BERRI TXARRAK, you may also like: